Toldo guztiak neurrira egiten ditugu, produktua leku eta kasu bakoitzean dauden premietara egokituz. Eguzki-babesari dagokionez eskura daukagun irtenbide sorta zabalari esker, sistemen eta materialen aukera handia eskain diezazukegu, bai eskuzko toldoetan eta baita toldo motorizatuetan ere.
Saltokietarako edo terrazetarako eta etxebizitzen leihoetarako toldoak. Motorizazioa gehitzeko eta bezeroak nahi duen errotulua jartzeko aukerarekin.
Toldo mikroperforatuak saltokietarako edo etxebizitzetarako, argi gehiago sartzen uzten duen materialez eginak. Errotulatu ere egin daitekeen material mikroperforatua.
Toldo bertikalak leihoetarako eta begiratokietarako. Material askotan daude eskuragarri eta motorizatzeko aukera ere badute.
Kutxa duten toldoek aukera ematen dute toldoaren elementuak babesteko eguraldi txarra egiten duenean, bereziki olana, hezetasunetik babestuta geratzen baita. Kutxa diskretua da eta ezin hobeto txertatzen da fatxada guztietan.
Toldo apaingarriak saltokietarako eta ostalaritzarako, euria sartzetik babesten dutenak. Testuarekin edo logotipoekin errotulatuak bezeroaren premien arabera.
Alboetarako toldo eramangarriak, taberna, jatetxe eta kafetegietako terrazetan haizetik babesten dutenak.
Toldoa bezeroaren premien arabera errotulatzen dugu, testua edo logotipoa jarriz.
Galdetu Gipuzkoako auzokoen komunitateetarako prezio bereziei buruz: Terraza edo leihoetarako toldoak, balkoietarako toldoak, eta abar.
Haizetik babesteko toldo bertikalak, leiho gardena dutenak. Terrazak, ataripeak edo pergolak ixteko egokiak. Leihoak argitasuna ematen dio barnealdeari.
Neurrira egindako toldoak prestatzen ditugu eraikin bereizietarako, pabiloietarako eta abar. Gipuzkoa osoan lan egiten dugu, kontsulta iezaguzu!
Igerilekuaren neurriko olanak, baita forma irregularreko igerilekuetarako ere. Erabiltzen ez den hilabeteetan igerilekua garbi mantentzen laguntzen dute.
Kamioi, atoi edo pickupetarako toldoak, neurrira eginak. Behar duzun irudiarekin serigrafiatuak.
Itsasontziak eta txalupak babesteko neurrira egindako olanak, amarratzean euritik eta eguzkitik babesteko. Ainguratzeko olana iragazgaitzak.
Mota guztietako babes-olanak egiten ditugu:
Neurrira egindako koltxonetak egiten ditugu gimnasio, kiroldegi, rokodromo, zirko eta abarretarako. Olana erresistenteak dira, neurri eta lodiera desberdinetakoak.
Eguzki-babeseko soluzioak eskaintzen ditugu taberna, jatetxe eta kafetegietako terrazetarako:
MOTA GUZTIETAKO TOLDOAK INSTALATZEN DITUGU GIPUZKOAN, KONTSULA IEZAGUZU!